Ibai eta erreketan ibiltzen den hegaztia da Martin Arrantzalea. Ikusi ezgero, erraz ezagutu leikena ez bait degu horrelako kolore bizirik duen beste hegaztirik gure ur guneetan.
Arra eta emea desberdintzeko ezaugarrietako bat bere mokoaren koloreari begiratzea da. Arrak guztiz iluna duen bitartean, emearen azpikaldeko partea laranja kolorekoa izaten da. Argazkikoaren kasuan bezala.
Denboraren poderioz konturatu naiz, nire afizioaren berri ahalik eta jende gehiagok izan, orduan eta aukera gehiago sortu ahal zatzaizkidala. Behin baino gehiagotan abixatu izan didate, halako edo honako lekuren batean ez dakit zein animalia ikusi dutela.
Argazkikoaren kasua ere holako abixu batengatik atera zen. Lankide den Kepak abixatu zidan bere aitak Mañari ibaiko gune batean sarritan ikusten zuela Martin Arrantzalea. Etxetik oinez 10' baino gutxiago dagoen puntua izanda, ezin ba utzi bueltatxo bat egin gabe eta horrelaxe egin nuen.
Bertaratu nintzen eta itxaroten egon nintzen etorri zen arte. Batzutan nahiz eta espezie berdinekoak izan, batetik bestera joerak asko aldat daitezke. Ezagutzen ditut Martin Arrantzale batzuk ez dizutena batere hurbiltzen utziko eta aldiz, argazkikoa bezala, pertsonen presentziara guztiz ohituta daudenak ez dira batere bildurtuko nahiz eta metro gutxitara egon.
Ondorengo argazkian ikusi daitezke hegazti polit honen hainbat berezitasun.
Buru estua zeinetan alde banatan pixkat kanpora egiten duten begiak dituen. Esaten denez, ia bere buru atzean duena ere ikusteko gai omen da, izugarrizko angelu zabala bait dure bere ikusmenak.
Bestalde, moko luze eta zorrotz horrek, arrainak harrapatzeko behar duen arpoi morfologia ematen dio.
Esaten denez, uraren difrakzioak eragiten duen posizio okerra ere zuzentzeko gai omen da. Horri esker, arrainaren posizio zuzena kalkulatuko du uretara sartzerakoan.
Argazkilarientzat kontseilutxo bat: bere arrantza inguruetan makiltxo edo adartxo berri bat ikusten badu, frogatu beharra sentituko du. Goizean goiz jarri makiltxo bat eta itxaron ezkutatuta.