Badira kasualitatez edo zorteak lagunduta lortutak argazkiak. Beste puntan, lan askoren jardunaz lortutakoak.
Abuztuko katajinetaren argazkia bigarren horietakoa da.Â
Hilabete asko aurrez, kamera tranpa basoko leku desberdinetan jarri eta nun zer agertzen den aztertu behar izan nuen. Horrela aurkitu nuen katajineta eta lepazuria nahiko sarritan agertzen ziren basoko txoko bat.
Argazki hau, fotozelula baten barrera bidez akzionatutako kamera eta flashez osatutako sistema baten bidez dago aterata. Horretarako ere, irakurri eta froga asko egin behar izan nituen.
Genetta genetta
Martes foina
Sasoirik onena, udako gau motzak dira. Batez ere, nire flashen autonomia oso haundia ez delako eta gau motza izateak flashak ondo funtzionatzeko aukera gehiago eskeintzen bait du.
Bestalde, ez zait hainbeste gustatzen kamera eta sistema guztiak basoan uztea eta horretarako, bezperan basotik jeisten azkena izaten saiatzen naiz eta hurrengo goizean igotzen aurrena.
Beste gomendio bat, sistema jarri beharreko lekua kotxetik nahiko gertu egotea da. Askotan igo beharko da bertara eta bizkarrean kilo dexente hartuta gainera. Nire kasuan, Urkiolako pagadi batean ateratakoak dira argazki hauek.
Begiz ikusten oso zailak diren bi espezie dakarzkizuet honakoan. Gauarekin bat, guztiz aktibatzen direnak eta kamera tranpekin beraien jokaeraz ikasteko aukera ematen digutenak.
Lepazuria edo papartxuriaren argazkian ikusi dezakezue nola flash bakarrak bakarrik funtzionatu zuen. Berandu xamar agertu zen eta ordurako hiru flashetatik bakarrak zeukan bateria.
Amaitzeko, penintsulako biberrido bakar honen irudi batzukiekin montatutako bideo txiki bat uzten dizuet.