Sahun portua, Benasqueko bailara eta Gistaukoa lotzen dituen mendi portu bat da. Ibilgailu normalentzat ez da oso gomendagarria baina pistetan ibiltzeko prestaturik dauden ibilgailuak erraz pasa daitezke bertatik.Â
Benasqueko bailarako Castejon de Sos eta Gistau bailarako Plan herriak lotzen dituen 30 km dauzkan mendi portu honek 2025 metrotarainoko altuera hartzen du punturik garaienean.
Oporretako arratsalde batez, azken orduko ibilaldi horietako bat egitea bururatu zitzaidan ea zer ikusiko bertatik.
Ordu eta erdi inguru nituen ilundu aurretik eta kotxea hartuz, portura doan ibilbidea hartu nuen.
Ingurune oso polita eta gomendagarria da eta zorte pixka batekin, hainbat animalia ikusteko aukera ematen duena.
Nire kasuan, eperrak, azeri bat, erbia, artzandobi bat eta marmotak ikusi ahal izan nituen.
Marmotak hor zebiltzan beti moduan: batzuk larrean zebiltzan bitartean beste batzuk hadi hadi arriskuren bat ikusi orduko txistua joaz. Egutegian jarri dudan argazki honetan, hor ikusten dira bakoitza alde batera begira, atzeko anken gainean inguruak zainduz.
Aio eta hurrengo hilabeterarte. Ondo segi eta naturaz gozatu!
Lanius collurio
Vulpes vulpes
Alpetar marmota (Marmota marmota), Pirineoetatik orain dela 15.000 urte inguru desagertu zela uste da.
Hogeigarren mende erdi aldera berreskuratu zuten Pirineoetako frantziar aldean eta hortik zabaldu zen gainontzeko Pirineoetako txoko guztietara.
Loti haundiak dira eta ia negu osoa beren gordelekuetan pasatzen dute hibernatzen.