Oraingoan niretzako ohikoa ez den argazki batekin natorkizue.
Ez naiz batere haditua herpeteologian baina gustoko ditut bai anfibioak eta bai narrastiak. Nahiz eta parean tokatzen zaizkidanean bakarrik ateratzen dizkiedan argazkiak, gehiago saiatu beharko nitzatekela pentsatzen det sarritan.
Argazkikoa, uhandre palmatu deritzon Lissotriton helveticus uhandrea da.
Kasu honetan, baserriaren aurrean degun potzuan bertan kumatzen dute eta tarteka begiratzera joan izan naizenean, ikusi ahal izan ditut.
Argazkiko hau potzuaren ur azalean zegoen eta momentu batez kanpora atera genuen. Nire gozamenerako, txintxo ibili zen eta argazki batzuk egiten utzi zizkidan. 55-300 lentearekin nahiko urrutitik egin behar izan nizkion argazkiak eta makro itxurako argazki hau lortu ahal izan nuen.
Gainera, baserria beraren aurre pareta hareharriz egina dago eta oso kolore antzerakoa gelditu zitzaidan uhandrearen atzekaldean ere.
Sesio berean, semeak eskuan hartu nahi zuela eta esku gainean atera nion beste argazkitxo bat une batez, salto batean ihes egin aurretik.
Umeei ere animaliekin kontuz eta errespetuz ibiltzen erakusten badiegu, etorkizunean geure ingurumena eta basafauna hobeto zaintzen erakutsiko diegu.Â
Besterik gabe, milesker kontakizun xume hau irakurtzearren eta hurrengo hilabeterarte. Ondo izan!