Irailaren hasiera aldean hasten diren euriek bultzatzen omen dute oreinen araldia. Arrak, jo eta su hasiko dira emeen atzetik eta haiek besteengandik defendatzeko borrokarako prest dituzten adarrekin gogor erasoko diote elkarri.
Gorbeiako Parke Naturalean baditugu oreinak eta urtero bezala, aurrez baimena eskatu ondoren, haruntz joatea oso gogoko dut.
Nire kasua den moduan, ibilaldi formala egin behar da oinez igotzeko baina han entzuten diren marruak, elkar kolpeka dabiltzan adar hotsak eta zorterik onenean, ikusterik diren ikuskizunak benetan merezi dute.
Egutegiko argazkia pixkat ez ohikoa jartzen saiatu naiz. Aurreko urtean oreina nahiko gertutik eta argitan jarri nuen moduan, oraingoan ilunpean eta urrutian ikusten den marruka dabilen orein perfilatua aukeratu det.
Besterik gabe eta gehigarri moduan, irudi batzuk eta bideotxo bat. Ea aurten ere zorterik dudan. Saiatuko naiz.
Cervus elaphus
Cervus elaphus