Mirotz urdina, aurtengo hegaztia bezala aukeratua izan da SEO Birdlife-k egindako bozketan. Azken hamar urteetan dauden datuen arabera, bere populazioa asko jetxi da eta egoera ahulean dagoela esan daiteke.
Paseko hegaztia da izatez, negua Afrikan pasatu ondoren penintsulako leku askoetara kumatzera hurbiltzen dena.
Arabako lautadako gari, garagar eta olo soroak ere gogoko ditu. Habia soroan bertan lurrean egiten du eta hori da gehienbat bere egoera eskaxaren arrazoi. Uztak jasotzeko makinariak alde batetik eta gainontzeko basurde, azeri eta beste harrapari askok ere galdu erazi egiten dizkie beren txitaldiak.
Argazkian ikusi ditzakezue bere ezaugarrietako batzuk.
Alde batetik, hegoen tamaina gorputzarekin alderatuz, oso luzeak dituela esan genezake.
Argazkikoa arra da eta ikusten den moduan gris urdinxka du bizkar aldea. Hortik bere izena. Bestalde, sabel aldetik zurixka zenbait gaztain kolorezko tantoez apainduta.
Emeak aldiz, kolore arreak ditu eta oso patroi desberdinekoa.
Begiaren irisa berriz, kolore horikoa.
3000 kilometroko bidaialdia egiteko gai da negua Sahel deitzen zaion Afrikako zonaldera joanez.
Mauritania, Senegal edo Mali bezalako herrialdeetatik hasi eta Etiopiako iparralderuntz doan zonaldean pasatzen du urtaro hau.
Udaberrian hasiko dira aurrenekoak penintsulara hurbiltzen eta Maiatzetik Ekainera bitartean kumatzen hasten dira.
Arturo bezalakoek beren zaintzan egiten duten ezinbesteko lanari esker egiten dute aurrera askok.
Argakian ikusi daiteke gure protagonista hatzaparretan galeper kume bat duela habira bidean.
Bere dietan hainbat animalia agertzen dira: lursaguak, intsektuak, hainbat txori txiki...
Normalean, emea txitoak zaintzen egoten denez, arrak ekartzen dizkion harrapakinak emeari pasatzen dizkio honek txitoei jaten emateko.
Ez dakigu zein izan zen arrazoia baina Arturok kontatu zidanez, argazkiko ar honek bikotea galdu zuen. Emeak alde egin zion eta txitoen ardura berak hartu behar izan zuen guztiz.Â
Guraso lanak ondo bete zituela jakin izan nuen eta kumaldia azkenean aurrera ateratzea lortu zuela.