Urtea amaitzera doa eta negua gero eta gertuago dugunez, badira elurra jasotzen hasiak diren inguruneak.
Argazkiko basurde honekin izandako topaketa, Ordesako ekialdean izan zen. Nire asmoa bertan aurkitu ahal diren ugatzen argazkiak lortzea zen eta elurretan geldi, pinu txiki batzuen artean aurkitzen nintzen ugatzen hegaldiak ikusiz ea haietako batzuk gertutik pasatzen ziren esperantzarekin.
Horrela nengoela, neure atzekaldean oin pausuak entzun nituen. Poliki zetorren eta hasiera batean neure antzera zebilen norbait izango zela pentsatu nuen. Oin pausuak gelditu zirenean, kontu haundiz eta mugimendu azkarrik egin gabe, buelta eman nuen soinuen jatorria zein zen ikusteko.
Harriduraz bai bera eta bai ni, elkarri begira gelditu ginen. Hain gertu zegoen basurde haundi hau, nire objetiboaren zoom gutxienarekin ere ezin nuen guztiz enkuadratu. Argazkian agertzen diren kolore orlegiko orban horiek, gure artean zeuden pinuen hostoak dira eta basurdea bera, ikusten den moduan, neguko beroki sendoa gainean zuela zebilen.
15 segundu ez ziren pasatuko gure arteko begirada mantentzen eta zorionez, bestalderako ibilbidea hartu zuen ihes eginez elurretan.
Egin esan, paraje horretan basurdeak gehiagotan ikusi ahal izan ditut nahiz eta elur gutxiagorekin izan. Bertan dauden zelaietan gustora ibiltzen dira haztakatzen eta uxarrean. Hemen uzten dizkizuet beste garai batean atera nituen argazki batzuk.
Urtea ondo amaitu eta hobeto hasi!
Basurde taldea (Sus scrofa)
Basurdea neguko berokiarekin (Sus scrofa)
Basurde gaztetxoa (Sus scrofa)