Beti mirestu izan ditut Miru gorriak. Nahiz eta sarraskijale amorratua izan, oso harrapari moldakorra da eta askotan ikusi daitezke zelai gainetan planeatzen ikusten duten karraskari edo intsektuen gainera jauzteko.
Baserrietan ere zelaietako belarrak moztean, segidan agertzen dira ea zer aurkituko. Belarrak babesten zituen hainbat harrapakin bistaratu egiten dira eta erreztu egiten die ehiza. Hain dira argiak, traktoreak entzutean segidan etortzen bait dira.
Europa osoan oso egoera eskaxean daude eta konkretuki Euskal Herrian galtzeko arriskuan.
Oso ondo gogoratzen ditut lankide dudan Jorgerekin Aloña inguruan orain dela bi urte aurkitu genituen guztiak. Abendua zen eta garai horretan posible da Europatik hegoaldera, klima epelagoen bila etortzen direnetako batzuk izatea. Gertakari honi buruz gehiago jakin nahi badezu, ikusi blogeko sarrera: Miru gorriak Aloñan.
Egutegi honetan Azaroko hilabetean jarritako argazkia berriz, ez da gure ingurukoa. 2018ko otsailean Alemania iparraldera egin nuen bidaiatxo bat. Helburu nagusia Itsas arrano buztanzuria ikustea zen baina aldi berean, beste hainbat harrapari ere ikusi ahal izan nituen.
Berlinetik 130 km inguru iparraldera dagoen Feldberger Seenlandschaft izeneko herrira joan nintzen eta ingeleraz oso justu moldatzen zen nire kontaktuarekin bat egin nuen goiz hotz batean. Berak prestatutako ezkutaleku batean sartu nintzen eguna argitzerako eta ilundu eta gero etorri zen nire bila.
Norbaitek interesa baldin badu, hemen Fred Bollmann jatorraren kontaktua.
Itsas arrano buztanzuriaren zain nengoen bitartean agertu zen Erroi eta Bele txanodunen artean argazkiko Miru gorri hau. Honek negua bertan pasatzea erabaki zuela zirudien.
Hemen uzten dizuet beste argazki bat eta bideo txiki bat.