Pozoia lehendik daukat gorputzean eta ezin izaten diot uko egin Gorbeako orroaldia ikustera joatea.
Arabako Foru Aldundiari dagokion Natura Ondarearen Zerbitzutik igarritako baimenarekin eta bizkarrean behar nituen gauzak hartuta (Gorkak utzitako ezkutalekua, kamera bere tripodearekin eta ilusioa gainezka), gauaren erdian esnatu eta gosari azkar bat eginez, ia ordubetez gidatu nuen. Kotxea ohiko lekuan utzi eta ibilbide polita izaten dut oreinengana hurbiltzeko eta kopetan frontalakin bidea argituz, gora abiatu nintzen.
Ordubete pasatxo neukan neure lekura iristeko eta afizio berdina elkarbanatzen duen Adolfo ezagutu nuen bidean. Oreinen inguruan asko dakien mutila da hau eta gauza interesgarriak kontatu zizkidan. Gustora entzun nizkion oreinen inguruan jakitun nabarmena den Adolfori.
Iritxi orduko entzuten dira orroak eta kontuz eta ahal den ixilen, saiatu nintzen ezkutalekua jartzen.
Ilunpetan nahiz eta asko ez ikusi, entzuten zenarekin bakarrik, bertaratzeak merezi zuela esan nion neure buruari.
Egun desberdinetan joateko aukera izan nuen baina Urriaren 13an ikusitako egunsenti hau ere oso ikusgarria izan zen.
Eguna argitzen zihoan heinean hasi nintzen orroen jatorriak ikuskatzen. Hasieran argiz kontrako irudiak ikusiz eta eguzkia igotzen zihoan heinean ingurunean zebiltzan ar/eme guztiak eta sortzen zituzten gertaeren lekuko izanez.
Neure ezkutalekutik eta mobilarekin ere grabatu ahal izan nuen oso gertu pasa zen orein ar bat.
Egutegirako aukeratu nuen argazkia, nahiko ezaguna den inguruko ar haundi bat omen da. Argiz kontrako argazki guztien artean gehien gustatu zitzaidana izan zen atzekaldeko egunsenti urreztuen gainean orroaren momentua jasotzen duen irudia.
Amaitzeko eta ahal dudan heinean egiten dudan moduan, bideotxo bat uzten dizuet ikuskizunaren adierazgarri gisa. Aurten ere igoko naiz ahal badut, beste urte batez experientzia paregabe hau berriro bizitzera.