Argazkia berez 2022ko Azarokoa da. Sarrera hau Harkaitz txoriari dagokio baina ezin dut bere ingurutan ibiltzen den eta argazki honen lorkuntzan zerikusi nabarmena izan zuen beste espezie bati buruz hitzegin gabe gelditu.
Gorkak abixatu zidan Atxarten Belatz haundia ikusi zuela. Lehen ere askotan ikusita neukan baina aspaldian kasu haundirik egin gabe neukanez, eta imanak tiratuta, hurrengo egunerako plana zuzenean egin nuen.
Animalia asko ditut gogoko baina Belatz handiak eragiten didan zirrara berezia da benetan eta ezin nahiz luzaroan jarraipena egin gabe egon.
Goiza nahiko epel argitu zen baina hotz itzalpean geldirik egon nintzen gainontzeko orduetan.
Belatz handia ederki ikusi ahal izan nuen. Esandako parajetik zebilen eta nahiz eta kamuflaiko mantapean zerbait igarriko zuen, ondo mantendu nuen distantziak ematen zion konfidantzaz. Iñigo Zuberogoitia maisuak ere behin eta berriz luzatzen duen mezua da hau: distantzia mantendu inungo eragozpenik ez sortzeko eta noizbait justifikatuta zerbaitetara gerturatu behar bazara, ezkutatu ondo eta egon geldi. Niri esatea gustatzen zaidan bezala, inguruko beste elementu bat gehiago bihurtu behar zera: arroka bat, sastraka, enbor...
Ez det aukera hau alferrik galdu nahi Iñigoren azken liburua gomendatzeko. Urteetako lanaren ondoren argitaratu du Belatz handiari dagokion monografikoa eta gu bezalako zaletuentzako eskuratu beharrekoa. Benetan gomendatzen dizuet.
Eskuratzea nahi izango bazenute, hemen uzten dizuet Tundra Ediciones webguneko esteka.
Ohore handia izan da niretzat, bertan Iñigok nire argazki bat erabiltzea.
Martxoan jarri dudan hegaztiari bueltatuz, esan behar ez nuela espero baina ezusteko bisitari bat izan nuela nire ezkutalekutik hiruzpalau metrotara: Harkaitz txoria.
Eztei lumekin papar iluna duenean baino, Urkiolara neguan etortzen denean nire gusturako askoz politagoa papar txuri horrekin.
Amaitzeko, hemen uzten dizkizuet argazki pare bat bere egunean blogean publikatu nituenak.
Harkaitz txoria (Tichodroma muraria)
Harkaitz txoria (Tichodroma muraria)