Aspalditxotik neukan Bialowiezako Parke Nazionala bisitatzeko gogoa. Lehenik, inoiz gizakiak ikutu ez duen baso primitibo deitzen dioten erreserba itxia ikusteko. Animaliei dagokionez berriz, bisonte europearrari argazkiak ateratzeko.
1400 bisonte inguru daude Parke Nazionalean baina 400 inguru dira Poloniako partean. Gainontzekoak Bielorrusian daude.
Neguan, emeak talde haunditan batzen dira umeekin eta arrak ia erabat bakarti edo talde txikietan ibiltzen dira.
Taldetxo bat ikusi nuen Leśna izeneko herritxoaren baso eta zelaien artean.
Ez ziren asko gerturatu baina Europear bisontea aurreneko aldiz ikusten nuen aldia izanda, pozgarria izan zen benetan.
Denetarik zeogen taldean: haundi eta txiki. Batak markatzen zuen pausua eta besteak atzetik jarraitzen zioten.
Arratsaldez berriz, Teremiski herri txikian ikusi nuen Otsaileko argazkikoa, beste ar haundi batekin batera.
900 kilo inguruko zezentxoak. Hemen uzten dizuet beste argazki bat eta bideo txiki bat.