Normalean ez ditugu urte osoan mendi tuntunak Urkiolan izaten. Gorka Valdesek eraztundutakoei esker, aurten jakin izan degu bat behintzat urte osoan gelditu dela gure artean baina gainontzekoak hor nunbait ibiliko ziren uda partean. Europako mendietan (Picos de Europa) edo Pirineoetan agian.
Udazkena aurrera doan heinean hasiko dira agertzen Urkiolan. Mugarrako pareta eta ondoan gelditzen diren zelaietan erraz ikusi daitezke negu partean.
Eskalatzaileak eta gu bezelako txorizaleak direla eta, ohituta daude janari ondarrak topatzera hurbiltzen. Taldean ibiltzen den txoria da mendi tuntuna eta gehienetan denak batera ibiltzen dira alde batetik bestera janari bila. Tarteka beste espezie bateko txoriren bat ere gerturatzen da taldera. Zentzu horretan, 2019an elur txonta bat ere ikusi ahal izan nuen mendi tuntunen artean.
Azpian uzten dizkizuet beste argazki batzuk eta bideotxo bat.