Kukuekin izan ditudan nire topaketetan, horrelako argazki zehatz bat lortzea asko kostatu zait.
Nahiz eta kumatze prozesurako hegoaldetik etortzen zaizkigun, denok ezagutzen ditugu bikoteko arren kantuak baina ez ordea emeenak. Emeen kantuak oso desberdinak izaten dira eta arrak elkarren artean borrokan hasiko dira eme horiek entzutean.
Emeak bere arrautza beste hegazti txiki baten habian errutea izango du helburu. Ezagutzen degun moduan, jaiotzen den kuku gazteak aurreko arrautz eta kumeak kenduko ditu. Kume berria den kuku gazteak guraso berriak izango ditu.
Argazkikoak buztan luma bat ederki galdu zuen beste bost kukuekin izandako borrokekin.
Hegazti hauek ederki eta sakon ikusi ahal izan nituen Izki Parke Naturalean.
Amaitzeko, adierazi nahiko nuke beste espezie baten antzerako joerari buruz. Nahiz eta gure artean oso, oso ikustaldi eskasa izaten duen, penintsulan agertzen den Kuku mottodunak ere kumatze prozesu bera omen du Mika arruntekin.
Kume berria txantxangorria den gurasoakin