Emaztearen aita Rafaelek abixatu zidan Berrizko baserrire 2024ko urtean bertaratzen diren Enara arrunten etorrera.
Baserriaren sarreran ondo errespetatzen ditugu eta ez dute denbora asko galduko habi moduan dauzkaten aukeretatik bat aukeratzen ondoen etortzen zaiena egokitzeko.
Bertan hasiko dira enara gazteentzat dagokien habia prestatzen eta dagozkion eltxoak jan eta gero, batek habia bera erabiliko du gaua egiteko lo moduan. Besteak kanpoan egiten du beste lo egoki egiten duen puntu batean baina aterpean.
Umeak eduki ondoren ere, ez dira geldituko iñundik eta jaten topera emango die. Aldi berean, gu enarak zaintzen ibiltzen gera eta aurreko urtean bi kumaldi izan zituela konturatu ginen. Bakoitza lau kumeetako habialdiak.
Argazki desberdin bat nahi nuen eta horreratako saiatu nintzen argiz kontra ateratzen. Aurrera begira zegokion tokia utzi nion ohiko bezala baina argiz kontra piztuz neure kamerak tirotxo batzuk egin zituen gainontzeko tokietan. Hortxe harrapatu nuen gustoko puntua eta Enara arrunta modu desberdinean harrapatu izan nuen argia atzetik jotzen zuelarik.
Azkenik, abuztu bukaera edo irail hasieran Berrizko baserri guztietako hegaztiak kanpoan egun batzuetan geldi aldiak egingo zituzten. Hauek gehienetan burnizko eletrizitate hariak edo inguruan dauden ondo hasitako egur haundiko zuhaitzak izaten dira. Bertan hegoaldera joateko geldi aldiak egingo dituzte eta egoera onak daudenean, denek martxa egingo dute negua pasatzeko erabiltzen dituzten hegaldi luzeak. Ez dute berriro agerpenik egingo hurrengo urteko udarak agerpena erakusten duen arte.
Zuen jakinerako, 2025 urteko otsailaren 24ean ikusi nuen aurreneko Enara arrunt bat Bizkai inguruan. Azkartxo iruditu zitzaidan!
Lau enara arrunt beren habian
Hirundo rustica
Enara arrunt arra lotako tokian
Hirundo rustica
Enara arrunt gaztea hegoaldera irten zain
Hirundo rustica