2024ko urtean pare bat aldiz ibili nintzen Palentziako mendi inguruetan basakatuen bila. Nahiz eta data hobeak izan, egutegiko argazkia aurreko urteko Irailean izan zen eta parean basakatu txukun bat ikusteko aukera izan nuen.
Urte dexente nabil bai Leoneko mendietan hasita baina urte batzuk beranduago, Quercus aldizkarian basakatuei buruz argitaratu zuten artikulua irakurri ondoren, Palentzian ere ibili izan naiz hain gustoko dudan animali basati honen inguruan pixkat gehitxuago jakinda.
Norbaitek nahiko balu edukia, bidali email bat kontaktu sailetik edo telefono mezuren bat eta partekatuko dut interesgarria izan leikena.
Nahiz eta Euskadin egon badauden, leku askotan ikaragarri hibridatuta daude. Askotan nahiko antzerakoak izaten dira eta beste batzutan oso desberdinak. Azterketa genetiko baten bidez desberdintzen diren kasuetatik aparte, gehienetan itxura aldetik oso desberdin errazak izaten dira. Hori dela eta, hemen uzten dizuet irudi aldetik desberdindu ahal izateko grafika garrantzitsua.
Sarrera hau kontatu ondoren, egutegian jarritako argazkiaz aparte udara inguruko beste pare bat argazki erakutsi nahi nizueke. Momentu hartan ez nuen jakin izan bere sexua zein zen baina ondoren jakindakoaren arabera, arra dela jakin izan det.
Basakatua ehizan (Felis silvestris)
Basakatua gertu (Felis silvestris)
Honetaz gain, zelaian lurrean etzanda ibili nintzen eta ateratako bideo irudi batzuekin konposatutakoa ere erakutsi nahi izango nizueke.
Ez dut inundik ahaztu nahi aurreneko argazkia atera nuen garaia. 2017 urtean Leongo Riaño inguruan ere ibiltzen direnez, kotxearekin hor ibili nintzen jo eta su eta goizeko zortziretan, oso argi gutxi zeuen momentu batean, basakatu elegante bat pasau zen neure aurretik. Argazki bakarra ateratzeko aukera izan nuen.
Abenduan izan dudan aukera, Ibon Azpilikueta perfil desberdineko argazkilari haundiak, Palentziara irteera bat egitea nahiko nuen luzatu zidan. Inguruan agertzen diren aukera desberdinetan aztertu ondoren, Irailean ikusitako lekura hurbildu ginen eta nahiko urruti zebilen ar heldu bat ikusteaz aparte, gure laguntxo hau agertu zen berriro.
Garai horietan egoerak asko ere hotzagoak ziren: elur, izotza eta ilaje luzeagoa. Ondoren ikusitako argazkiek argitu zigun udarako basakatu bera zela eta ikusitako detaileek erakutsi zigun arra ere bazela.
Garai hori oso nabarmena izaten omen da eta inguruko isats arrunt edo antzerako begetazioak bere txixa txorroez markatzen zebilen laister emeren bat topatzeko intentzioarekin.
Basakatua elurretan (Felis silvestris)
Basakatua izotzetan(Felis silvestris)
Amaitu aurretik, 2024 urtea basakatuarekin izan dudan urte ona aipatu nahi dut eta honen inguruan, Euskal Herriko ingurunean egunez ikusi nuen baten argazkia erakutsi nahi dizuet esteka honetan.