2023 urteko Abenduaren 24 eguna zen argazki hau jaso nuen momentua. Urkiolako mendi zorrotzen artean nenbilen handik ibiltzen diren hainbat animaliren bila eta garai horietan eguna oso goiz iluntzen duenez, ni jeisten nenbilen arratsaldeko 5:15 ingururako ilargia agerian zen.
Normalean goiz ingurutan ikusten nituen saiak harkaitz punta batean aireak tenperatura egokia eduki arte eta harkaitzetan gora igoerako aire korrienteak sortu arte.
Bazterretan sai arreak beren lo lekuetara etorrita zeuden eta ez ohiko lo leku harkaitz punta honetan, sai arre hau topatu nuen. Bazirudien, lekua hartuta zeukala eta bertan geldituko zela gaua pasatzen.Â
Momentu horretan, ilargia eta saia ez zeuden lerrokatuta baina ilargiaren igoera aprobetxatuz eta neure kokapena, zerbait egin nezakeela pentsatu nuen.
Poliki eta kontuz ibiltzen saiatu nintzen saia ez beldurtzearren eta handik jaikitzeak sortzen zion alferrak edo nire mugimenduen moteltasunak, saia bere lekuan jarraitzea egokitu zuen.
Exposizio eta alineazio desberdinak erabiliz, gustokoena erabili nuen egutegirako. Hemen uzten dizuet, sesio hartan atera nituen hainbat argazki.