Haitz-enarak (Ptyonoprogne rupestris)

2024ko Martxoaren 20

Udaberrian gaude jada eta Urkiolako Haitz-enarak jo eta su dabiltz lokatza batzen beren habiak egiteko edo konpontzeko.

Debagoiena aldean Sandaili-txori deitzen zaio. Araotz aldetik datorkion izen berezia.

Nahiz eta migratzailea den eta beste enaren antzera hegoalderantz joaten den, urte osoan aurkitu ditzazkegu gure artean bateren batzuk.

Hegan oso habilak dira eta Belatz haundiak ehizatzeko saiakerak egin arren, asko kostatuko zaio hegazti bizi hau harrapatzea.

Informazio gehiago: https://eu.wikipedia.org/wiki/Haitz-enara.

Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)

Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)