2022ko Urtarrilak 22
2022ko Urtarrilak 22
Bizkaiko herritxo baten portuan itsastxakur gris gaztetxo bat zebilela abixatu zidan Gorkak. Hurrengo goizean goiz irten nintzen etxetik eta hantxe negoen aurrena.
Eguna altxatu eta ez zen ezer ageri baina halako batean, berdel bat janez agertu zen.
Ondoren, gustoko zuen portuko ranpara atera zen goizeko eguzki epeletara eta nahi haina argazki egiten utzi zidan. Ez zen gizakien beldur eta horrek ere ez zion ezer onik ekarri. Handik egun pare batera, irentsitako amu baten ondorioz, amaitu zitzaizkion gaztetxo honi eguzki epeletako egonaldiak.
Itsastxakur grisa (Halichoerus grypus)
Itsastxakur grisa (Halichoerus grypus)
Itsastxakur grisa (Halichoerus grypus)