Lepahoria (Martes martes)

2023ko Irailaren 14

Mekoleta ingurura joan nintzen katagorrien bila. Basoan buelta batzuk eman eta gustoko txoko bat aurkitu nuenean, bertan pasatu nuen ia goiz osoa ea aukeraren bat tokatzen zitzaidan.

Perretxikotan zebilen jendea besterik ez nuen ikusi eta irteera emaitzik gabe geldituko zelakoan, bueltako bidea hartu nuen kamera eskuan nuela.

Eguardiko ordubata zen dagonekoz eta Douglas izeiak dauden baso batetik noala, zuhaitzaren atzera lurretik salto eginda zerbait igotzen zela igarri nuen. Azazkalen zaratek zuhaitzean gora egiten duten zaratek garbi adierazten zuten zerbait neukala enborraren atzean.

Kamerarekin geldirik gelditu nintzen ea zer agertzen zen itxaroten. Katagorria dudarik gabe baina burua atera zuenean, beste tamaina bateko animalia zela ikusi nuen. Belarriak ere biribilagoak katagorriarenak baino.

Gorputz osoa atera zuenean konturatu nintzen lepahoria zela. Zuhaitzean gora ihesi, geldialdiak egiten zituen aurrean zuenari begiratzeko.

Izeiaren goialdera igo zen eta hantxe gelditu zen. Ez zeukan beste inora joaterik eta neuk behean itxaron nion jetxi zen arte. Tarte nahikoa eman nion jeisteko konfidantza izan zezan baina ordu erdi bat tardatuko zuen gutxi gora behera, buruz behera jetxi eta basoan zehar ezkutatu zen arte.

Aurreneko argazkia, zuhaitzean gora zioanean egindako geldialdi batean ateratakoa da eta bigarrena ia lurrera jetxi aurretik egin zuen geldialdian neuri egindako azken begiradan.

Lepahoria (Martes martes)

Lepahoria (Martes martes)