Ekainean esan zidaten baserrian saguzarrak agertu zirela. Talde bat zegoela belartokiko sabaian.
Begirada bat ematera hurbildu nintzen eta talde polit bat zegoela ikusi nuen. Eskailera batekin igo nintzen beraien parera argazki batzuk ateratzera eta ze espezi izan zitekeen aztertzera.
Myotis marginatus izeneko saguzarra, euskaraz Geoffroy saguzar bezala deitzen dena da eta guretzako ez da aurreneko aldia baserrian agertzen zaiguna.
Hilabete hauetan sabaian ikusi ahal dira baina aidean gelditzen zaigu neguan zer egin edo nun ezkutatzen diren jakitea.
Saguzar taldea sabaitik eskegita
Ekainak 5
Aukera ikusita, lanean hasi nintzen. Nire asmoa beren argazkiak lortzea zen eta noski, ahal bazen hegan.
Horretarako iluntzean kanpora irtetzeko ze pasabide erabiltzen zuten aztertu behar izan nuen. Erabiltzen duten abiadura eta inguru guztia argitzearen zailtasunak tartean nituenez, irteerak ixten hasi nintzen. Horrela nik argazkia ateratzeko gauzak erraztuko zizkidan metodologia erabili nuen.
Honetaz gain, belartokiko pareta hormigatuak nolabait tapatu nituen fondo ilunagoak lortzeko.
Barrera fotozelula bat jarri irtenbideko ibilbidean eta flash gailuen bidez argiztapen artifiziala gehitu nion eszenatokiari. Horrela, saguzarra irtetzen zenean fotozelulak harrapatuko balu, kamera aktibatuko luke flashekin batera. Horrela hasi nintzen saguzarra hegan izoztuta gelditzen ziren argazkiak eta beraien artean, bateonbat ondo enfokatuta.
Saguzarra argizkontra
Ekainak 29
Argia goi atzekaldetik saguzarrari
Ekainak 29
Atzekaldea tela ilun batekin atonduta
Uztailak 6
Atzekaldea tela ilun batekin atondutako beste argazki bat
Uztailak 6
Ibilbide estela pixkat ikusten zaion argazkia
Uztailak 28
Argiztapen jarraia kolore epelean eta argiztapen izoztua kolore hotzean
Uztailak 30
Atzekaldea argiztapen jarraiaz
Irailak 9
Ekainean hasitako proiektuak hainbat aldaketa jasan zituen emaitz hobeen bila.
Irteera desberdina jarri nion aukeran eta belartokiko silotik behera jeisten ziren azken hilabetean egin nituen saiakeretan.
Irteerako aukera murriztu egin nien fotozelulak hobeto harrapatu zitzan eta aurrez izateko ahal bazen, argazki gehienak.
Hemen uzten dizuet Irailaren 9an harrapatu nuen bat zeinetan siloaren atzekaldea argiztapen jarrai eta laranjatsuarekin ikusten den eta saguzar bera bertatik irtetzean izoztuta harrapatu ahal izan zuen sistema guztiak.
Ea hurrengo urtean gai garen beste zerbait egiteko.