Uztaila eta Abuztu inguruan orkatzak beren araldian sartzen dira.Â
Urteko beste sasoietan ama beren kumeekin ikusi ahal izan dugu baina garai hau iristean, aurrez kumeak bota ditu taldetik eta ernalketaren bila dabilen emea bakarrik ibiliko da arrari hurbiltzen uzteko.
Goizaldeak eta arratsaldearen amaierak dira ikusketen aukera gehien eiskentzen dituzten uneak. Arra ere sarritan ikusiko degu baserriaren auzune ingurutan dauden zelaietan.
Ilundu aurretik arratsaldeko azken orduetan zelai batean arra zebilela ikusiz, oso kontuz hurbilketa saiakera bat egin nuen. Konturatu zenean, burua altxatu eta nahiz eta ni zelaian etzanda nengoen, neuri begira gelditu zen nahiko denbora.
Orkatz arra (Capreolus capreolus)
Nahiko joera errepikorrak zituenez, saiatu nintzen bai ilundu aurretiko eta goizean eguna argitzen zen uneetan bilaketa eta itxaron aldiak egiten.
Kamera tranpak ere jasotzen zituen orkatzek zituzten pasabideetan ze ordutegi eta joera zituzten. Anai-arreba bikote gaztea, gurasoengandik aparte zebiltzala eta gurasoak beren araldiko elkar jarraipenak egiten zituztela jakin izan nuen.
Goiz bat izan nuen nire itxaron aldiaren emaitzik onena eman zizkidanak. Emea eta arra nahiz eta pixkat banatuta ikusi nituen, baserri inguruko orkatzentzako ohikoa zen zelai batean agertu ziren. Nola ez, kamuflaiko mantapean zegoen argazkilaria ondo aztertu zuten baina niretzako nahikoa argazkitan eta bideo txiki batean jasotzeko.
Orkatz emeek enbrioi garapenean egiten duten geldialdia, negua pasatzean berriro jarriko dute martxan udaberrian erdituz. Ea ze kumaldi berri aurkitzen dugun datorren urtean.
Anai arrebak gurasoengandik aparte (Capreolus capreolus)
Orkatz arra (Capreolus capreolus)
Orkatz emea (Capreolus capreolus)