2024ko Ekainaren 10
Urkiolan jarraitzen dudan Belatz handi bikote batek, bi urtez jarraian txitarik ezin izan dute atera baina aurten arrakasta izan dute hiru gaztetxo aurrera heziz.
Ordu asko pasa ditut jarraipen hori egiten. Asko gozatzen det behaketa hauetan, beren bizimoduaz gehiago ikasteko aukera egoten bait da.
Txitak hegatu ondoren, argazki batzuk ateratzen saiatu naiz eta nire gozamenerako, izugarriak ziren elkarren arteko jolasen lekuko izan nintzen. Batzuetan gurasoak ekarritako janaria lortu nahian eta beste batzutan heldutan beharko dituzten ehizarako trebetasunak lantzeko elkarren artean egiten zituzten portaerak ikusi ahal izan nituen.
Hemen uzten dizkizuet atera ditudan argazki batzuk.Â
Belatz handia harrapakinarekin (Falco peregrinus)
Belatz handi anai arrebak jolasean (Falco peregrinus)
Belatz handiak ehiz trebetasunak lantzen (Falco peregrinus)