2021ko Azaroak 28
2021ko Azaroak 28
Azken egunetan egin duen elurra ikusirik, Arabako lautadara hurbildu nintzen ea zerbait topatuko.
Txori txikiek nahiko larri ibiltzen dira janaria topatzen baina elur gutxiago dagoen tokian, batzutan iristen dira aurreko uztatik lurrean dauden gari eta garagar aleetara. Hemen ondoan Txinpiña hegan ale bat mokoan duela.
Orkatz bat ere, ihesi ikusi ahal izan nuen. Ohikoa izaten den moduan, berak ni lehenago igarri ninduen eta zaunka eginez salatu ninduen.
Txonda arrunta (Fringilla coelebs)
Orkatza (Capreolus capreolus)
Hesi berdantza (Emberiza Cirlus)