Sai zuria (Neophron percnopterus)

2021ko Maitzak 15

Arratsaldea aurrera doa eta lainoa sartu da bailaran baina tontorretik gertu oraindik argi nahiko dago. Aurreko egunean ikusi nuen saizuri bati itxaroten damazkit azken orduak. Segidan, ezerezetik agertzen da aurrekoan bezalaxe kasi ordu berean. Ez dauka sai arreek duten pixurik eta abila da gustoko duen harkaitzera jeisten astiro eta zehaztasunez.