Gorkak esandako Untzillatx mendiko magaleko lekura joan ginen ea harkaitz txoria ikusten genuen. Azkena ere, berakin batera ikusi ahal izan nuen Mugarran baina oraingoan Atxarte inguruan beste bat ikusi eta dotore argazkitan jaso ahal izan zuela ikusirik, neu eta beste lagun bat animatu ginen bertara joatera.Â
Ez zen segidan agertu eta mendian gora egin beharra izan genuen topatzeko. Ondorengo minutuak nahiko eroak izan ziren: bera nora, gu ahal genduen neurrian ere bere atzetik. Egia esan, ez dira oso anka leku erosoak aurrera atzera ibiltzeko Untzillatxeko irripa malkartsuak.
Argazkiak ez dira oso txukunak baina txoria bera hain polita izanik, beti laguntzen du emaitza pixkat hobetzen. Laister desagertuko dira Urkiolatik eta hurrengo negu alderarte ez ditugu ikusi ahal izango.