Okil beltza (Dryocopus martius)

2020ko Azaroak 22

Buruan neukan aurtengo helburuetako bat zen. Otsailen ikusi nuen aurreneko aldiz. Ikusi aurretik, entzun egin nuen eta oso nabarmena den bere soinu horrekin handik zebilela jakin izan nuen. Aurreneko argazkiak, urruti xamar izan ziren eta ordu ezgeroz, beste pare bat aldiz izan ezik, ez nuen aukerarik izan berriro ikusteko.

Urriaren hasiera aldera beste pagadi batetan nebilela, oso gertutik hegan irten zen eta neure aurrean izan nuen pare bat minutuz. Ingurunea ondo aztertuz eta behin eta berriz bertaratuz, azkenik bere joerak zeintzuk diren ikasi izan nuen. Jarraipen horri esker, azkenean okil beltz ar eder honen argazkia ateratzeko aukera izan det. Kostata baina azkenean!