Orroaldia gorbean

2020ko Irailak 24

Goizeko 4:30tan gora. Debekatutako ingurunera sartzeko baimena gainean eta argazki kamera, tripode eta kamuflairako behar den guztia motxilan.

Ilunpean ordu eta erdi mendian gora, eta azkenean, eguna argitu aurretik neure lekuan prest. Orruak alde denetatik. Eguzkia atera eta bi edo hiru ordu barru, orein guztiak ezkutatzen dira baina gaur bat jo eta su dabil orruka. Basoan bestaldean entzuten da.

Gauzak jaso eta kotxerantz habiatu aurretik, basora sartzen naiz ea orruen jabea ikusten dudan. Garo arten ikusten det ar haundi bat eta basoaren eskinaraino hurbiltzen naiz kamuflai naturala aprobetxatuz. Ez da ohartzen. Berean darrai. Dagoenekoz inguruko azkena da baina ez du etsitzen. Orru eta orru. Nekeak jota, tarteka etzan egiten da. Bideoan ere grabatzeko aukera ematen dit.

Bere horretan uzten det eta trasteak jasota, beherantz noa kotxera, irribarre batekin pozik.